Kalitatea eta ingurumena
BERRITZEN enpresak 2005etik UNE ISO 9001:2015 ziurtagiria kalitatearen gestiorako sistema batekin kontatzen du.
Kalitatearen aldeko apustu hau, garatzen diren parametro eta prozesu ezberdinen erabateko kontrolean oinarritzen da; hala nola pieza ezberdinen trazabilitate zuzenean, horien sarreratik irteeraraino, guk geuk gure sektorerako sortutako eta garatutako programa informatiko integral berezi baten bidez: Giltza.
BERRITZEN enpresaren ingurumenarekiko kontzientziatzeak eta ingurumenarekiko ahalik eta inpaktu txikiena eragiten duten prozesuen garapenak, organizazio honetako zuzendaritza UNE ISO 14001:2015 arauan oinarritutako ingurumena gestionatzeko sistema bat garatzera eta ezartzera eraman dute; ziurtagiri hori 2014. urtean eskuratu genuen.
Lekualdatu ondoren, enpresak urrats bat gehiago eman du, eta Ingurumenaren Baimen Bateratua 2018ko urtarrilean lortu du.
Prozesuen kontrolerako laborategi moderno batekin kontatzen dugu, zeinetan egunero entsegu ezberdinak garatuko diren:
- Aurre-tratamenduko eta tratamenduko bainu ezberdinen eguneroko analitikak kontzentrazio, tenperatura eta pH zuzenak bermatzeko.
- Lodieren kontrola, X-Izpien Makina dela medio.
- Itsasgarritasun entseguak.
- Zimurtasun entseguak.
- Porositate entseguak.
- Gatz-lainoaren ganbararekin entseguak egiteko aukera.
- Gogortasun entseguak egiteko aukera.