Automozioa
Automozioaren industriarako nikel kimikoa estaldura diferentzial bat da, korrosioaren kontrako bere ahalmenagatik eta geruzaren uniformetasunagatik.
Sektorerako abantailarik nagusienak dira:
Uniformetasuna:
Piezetako tolerantzia dimentsional estua da sektore honetako eskakizunetako bat. Horretarako, nikel kimikoaren uniformetasuna lagungarria gertatzen da mekanizatzailearentzat, zeinek soilik estalduraren hedadura hartu beharko duen kontuan, haren dispertsioagatik kezkatu gabe.
Korrosioaren kontrako ahalmena:
Sektore honetan erabiltzen diren serie handiek herdoiltze arazoak eragin izaten dituzte garraioan eta biltegian. Zentzu honetan, estaldura lagungarria gertatzen da horiek muntaketara baldintza optimoetan heldu daitezen beharrezko babesa emateko orduan.
Eskakizun maila altuagoa denean, fosforo eduki altuko nikela estaldura ezin hobea izaten da korrosio maila handiko inguruneak jasan ahal izateko.
[Korrosioaren kontrako Ahalmenaren Taula]
Estaldura | Ni P % 2-4 |
Ni P % 5-7 | Ni P % 10-12 | NiPTFE | Kromo gogorra |
Nikel elektrolitikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
Orduak C.N.S. | 48 ordu | 100 ordu | 1000 ordu | 240 ordu | 24 ordu | >24 ordu |
Tefloi nikela. Higadura
Motorren belaunaldi berriek eta oro har ibilgailu gama berrekin atxikitako goi mailako teknologiak tefloi nikela Industrian biziki estimatzen den estaldura bihurtu dute, bere irristadura indize urriagatik. Horrela, higaduraren etengabeko zikloak jasaten dituzten piezetarako estaldura ezin hobea da.
[Higaduraren Taula Alderatzailea]
Estaldura altzairuzko ardatz batekin marruskatzean | Higaduraren abiadura (m3/Nm) | Marruskaduraren koefizientea |
---|---|---|
Tefloi nikela/altzairua | 3×10-15-15 | 0,10-0,07 |
Nikel kimikoa / altzairua | 3,4×10-13-13 | 0,38-0,21 |
Kromo gogorrra / altzairua | 6,9×10-14 | 0,21-0,15 |
Altzairua / altzairua | 5,5×10-12 | 0,48-0,30 |