Berritzen adituak nikel kimikoaren arloan

BERRITZEN GAINAZALEKO AKABERAK

Berritzen metalezko estalduren sektoreko enpresa bat da, nagusiki nikel kimikoaren mota guztietako estaldurez arduratzen dena, akabera bastidorean zein danborrean egiteko aukera emanez, edonolako metalezko substratu motarako, neurriak pieza txiki-txikietatik dimentsio handietako piezen artekoak izanik.

Familia enpresa bat gara, 1997an sortua, baina galbanotekniaren esparruko aldez aurreko esperientzia batean oinarritua. Urte hauetan zehar, enpresak bere jarduera hedatu eta garatu ahal izan du, betiere bere espezialitatearen idiosinkrasia propioa zainduz: Ezinezkoa da nikeleztaketa kimikoa ulertzea goi mailako kalitate estandar batzuek kontuan hartu gabe, izan ere, lotuta daude eta beharrezkoak izaten dira material ezberdinen estaldura egokia bermatzeko.

Nikel kimikoa bainu bat da, bere funtzionaltasunari bere prestazioen goi mailako balio-aniztasuna eransten diona, ondorioz industria sektore mota gehienetarako egokia izanik.

Horrela eta ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 ziurtagiriak direla medio, Berritzen homologatua izan da urtetan zehar, automobilgintza, makina erreminta, elikadura, petrokimika etab. bezalako sektoretako enpresa nagusienetan.

Tabla periódica del Niquel Quimico

DENBORA-LERROA

Berritzen enpresaren sorrera Lemoan

Instalazio berria danborrerako

ISO 9001 Ziurtagiria

Tefloi nikelaren ezarpena estalduren eskaintzan

Gure identitate korporatiboa berritzen dugu

ISO 14000 Ziurtagiria

Amorebietako instalazio berrira lekualdatzea.

Nikel kimikorako eta tefloi nikelerako instalazio berria ERABAT AUTOMATIZATUA.

Nikel kimikoaren segregazioa eta lerroko instalazioa esklusiboki aluminiorako eta danborrerako.

2017 honetan gure identitate korporatiboa berritzeaz gainera elkarrekin emandako 20 urteak ospatzen ditugu.

Acabados superficiales Berritzen

BERRITZEN BERRITUZ: GURE ERANTZUNA MERKATUKO ESKAKIZUN BERRIEN AURREAN.

2016ko urtarrilean, Berritzenjadanik lekualdatu dapabiloi berria eta bulegoak barne hartzen dituen2.000m2baino gehiagoko eremura, zein enpresaren uneko beharrekin eta erronka berriekin askoz hobeto egokituko den.

Lantoki aldaketarekin batera, modernizazio prozesu bat garatu da, ekoizpen, logistika eta mantenu prozesuakinformatizatzeko bidea eman duena.  Programa informatiko integral baten bidez, GILTZA, helburua da produktuaren amaiera kalitatea eragiten duten parametro kritiko guztiak kontrolatzea.

Hobekuntza horiek guztiak, nikel kimikorako eta tefloi nikelerako instalazio berri erabat AUTOMATIZATU baten ezarpenarekin osatu dira, estatuko hirugarrenen bidezko lehenengoa, lagungarria zaiguna urrats bat gehiago emateko bai bezeroaren arreta eta bai etengabe hedatuz doanbeharrezko kalitatearen eskakizuna asebetetzen jarraitzeko.

BERRITZEN enpresan beti atsegin handiz egingo dizugu harrera. Kontaktatu gurekin edonolako zalantza argitzeko.

Kontaktua